Itxi

Bilbao Basket

12:30ean

Lagun Aro-Gescrap Bizkaia, derbia igande honetan Illunben

Erredakzioa

Irabazten badute "laugarren edo bosgarren bukatzeko" aukera izango dutela uste du Fotis Katsikarisek. GBCn, bestalde, Sergi Vidalen zalantza da Sito Alonsoren buruhauste nagusia.

  • Aaron Jackson eta Javi Salgado jokalarien artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Aaron Jackson eta Javi Salgado jokalarien artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Lagun Arok eta Gescrap Bizkaiak euskal derbia jokatuko dute igande honetan Illunben, 12:30etik aurrera. Irabazten badute "laugarren edo bosgarren bukatzeko" aukera izango dutela uste du Fotis Katsikaris bizkaitarren entrentzaileak.

"Xedea geratzen diren hiru partidak irabaztea da. "Lortzen badugu, laugarren sailka gaitezke, baina ez dago bakarrik gure esku", esan du. Igandeko partidari buruz hitzordu "oso garrantzitsua" dela esan du teknikari greziarrak, biontzako (Lagun Aro zazpigarren postuan dago 17 garaipenekin).

Lagun Aro GBCn, bestalde, Sergi Vidal zalantza da une honetan. Taldea fisikoki berreskuratzea da Sito Alonso entrenatzailearen helburua. Partidaren gakoa "abiadura" izango da, Alonsoren ustez.