Bilbao Basket
Gescrap-Unicaja (80-83)
Porrot mingarria eta atzerapausoa Miribillan
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak amaierara arte borroka egin du. Vasileiadisek neurketa ikaragarria jokatu du, baina ez du porrota saihestu. Zoricek, Freelandek eta Devriesek Unicaja garaipenera eraman dute.
-
Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaia (23+10+20+27): Jackson (13), Vasileiadis (23), Mumbru (6), Hervelle (4), Fischer (5) -hasierako bostekoa- Banic (12), Mavroeidis (4), Fisher (-), Raul Lopez (8), Grimau (-) eta Blums (5).
Unicaja (25+11+23+24): Berni Rodriguez (1), Abrines (3), Darden (10), Freeland (19), Zoric (18) -hasierako bostekoa- Lima (-), De Vries (16), Valters (-), Sinanovic (9) eta Díaz (7).
Gescrap Bizkaiak 80-83 galdu du gaur arratsaldean Unicajaren aurkako neurketan, Miribillan.
Katsikarisen taldeak amaierara arte borroka egin eta garaipena lortzeko aukerak izan ditu. Vasileiadisek norgehiagoka itzela jokatu du, baina ez du bizkaitarren porrota eragotzi. Orain hurrengo partida irabazteko beharra dute bizkaitarrek laugarren postua mantentzeko, play-offetara begira.
Zoricek, Freelandek eta Devriesek talde andaluziarra garaipenera eraman dute. Unicaja uztaia zonan nagusi izan da eta faktore erabakigarria izan da garaipena lortzeko.