Itxi

Bilbao Basket

LESIOA

Tomeu Rigok lesio larria du belaunean, eta hainbat hilabete emango ditu bajan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilbao Basketek luzarorako lesionatuta duen bigarren jokalaria da, Andrew Goudelocken bajaren ondoren.

  • Tomeu Rigo

    Tomeu Rigo

Tomeu Rigo Surne Bilbao Basketeko jokalaria hilabete batzuk egongo da bajan atzoko entrenamenduan ezker belaunean izandako lesio larri baten ondorioz.

Medikuaren txostenak aipatzen duenaren arabera, Balearretako eskoltak "hautsita dauka ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren plastia". Duela ia bi urte, 2020ko urrian, kaltetu zen artikulazio bera da, eta orduko hartan gainerako denboraldi guztia jokatu ezinda eman zuen.

Rigorena Bilbao Basketek ia denboraldi osorako baja izango duen bigarren jokalaria da, Andrew Goudelockek ere luzarorako baitauka. Izan ere, eskolta estatubatuarrari ebakuntza egin zioten iragan astean, ezker belauneko tendoi errotulianoa haustura sendatzeko.