Bilbao Basket
Txapeldunen Liga
Bilbao Basketek asteazkenean ekingo die Txapeldunen Ligako final zortzirenei, Miribillan, Darussafakaren aurka
EITB MEDIA
eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute partida, 20:00etatik aurrera. Turkiako taldeaz gain, Jaume Ponsarnauren gizonek, "Top 16" fasean, Lenovo Tenerife eta UCAM Murtzia izango dituzte aurkari.
Surne Bilbao Basketek asteazkenean ekingo die Txapeldunen Ligako final zortzirenei, Miribillan, Darussafakaren aurka, 20:00etan. eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute partida. "Top 16" fasean, Jaume Ponsarnauk entrenatzen dituen gizonek, Turkiakotaldeaz gain, Lenovo Tenerife eta UCAM Murtzia ere izango dituzte aurkari.
Bilbao Basket, aurreko fasean, bere taldeko lehen fasean sailkatu zen, eta, ondorioz, ez du lehiatu behar izan "Play In" izenekoetan. Darussafakak, aldiz, hirugarren postuan amaitu zuen bere taldean final hamaseirenetan, Hapoel Bank Yahav Jerusalem eta Alemaniako MHP Riesen taldeen atzean; SL Benfica garaitu du,gerora, bi partidatan.
Txapeldunen Ligan, Endesa Ligan bezala, Lude Hakanson eta Adam Smith ari dira izaten Bilbao Basketeko liderrak. Hakansonek, batezbeste, partidako 11,4 puntu, 5 asistentzia eta balorazioko 15 ari da lortzen, eta Smithek, aldiz, 11,2 puntu, 3,7 asistentzia eta 10,3 balorazioan. Michale Kyser eta Jeff Withey ere maila bikaina ari dira ematen (Kyserrek, 9,3 puntu,5,7 errebote, 2,3 txapel eta balorazioko 14; Witheyk, 7,5 puntu, 5,7 errebote, 1,2 txapel eta 13,2 balorazioan); Xavi Rabaseda, defentsa lanetan, oso fin dabil.