Itxi

Bilbao Basket

LESIOA

Withey baja izango da 6 eta 8 aste artean ezker oineko lesio batengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Witheyk "bihurritu moderatua du ezker orkatilaren kanpoko alboko lotailuan, eta bosgarren metatartsianoaren oinarria hautsi du entrenamendu batean bihurritu ostean".

  • Jeff Withey

    Jeff Withey. Argazkia: @Bilbao Basket

Jeff Withey Surne Bilbao Basketeko pibot estatubatuarra baja izango da sei eta zortzi aste artean ezker oinean duen lesio batengatik, talde bizkaitarrak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Witheyk "bihurritu moderatua du ezker orkatilaren kanpoko alboko lotailuan, eta bosgarren metatartsianoaren oinarria hautsi du entrenamendu batean bihurritu ostean".

Printzipioz, jokalariari egingo zaion "tratamendua kontserbadorea izango da" eta "6-8 aste inguruko baja " kalkulatzen zaio.

Withey gabe, klubak denboraldi honetako ACBn erreboteetako bigarren jokalaririk onena izan dena galdu du (6,8 errebote partidako) eta hirugarren buxatzailerik onena (1,3).