Itxi

Bilbao Basket

EUROPE CUP

Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko finalerako txartela bideratu nahi du, Niners Chemnitz aurkari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Asteazken honetan Alemaniako taldearekin neurtuko ditu indarrak Miribillan 20:00etan, ETB4en eta eta eitb.eus-en ikusgai egongo den finalerdietako joaneko partidan.

  • Bilbao Basketeko jokalariak ospatzen partida.

    Bilbao Basketeko jokalariak ospatzen partida. Irudia: EFE

Surne Bilbao Basket joko eta emaitza onak izaten ari da, eta asteazken honetan Niners Chemnitz izango du aurkari Miribillan 20:00etan FIBA Europe Cupeko partida bikoitzeko finalerdia bideratzeko erabakiarekin.

Jaume Ponsarnauren taldeak hiru garaipen jarraian lortu ditu, guztiak Miribillan, balio eta garrantzi handikoak: 81-53 Legia Varsoviaren aurka, 92-71 Joventuten aurka eta 82-80 Baskoniaren aurka.

Ponsarnauren taldekoen hiru partida izugarrietan, Bilbao Arenako harmailen eta jokalarien arteko loturak ere bere eragina izan zuen, eta berriro ere euren taldearen alde bolo-bolo ibiliko dira zaleak, beltzezkoentzat oso zaila izango den neurketa honetan.

Ildo horretan, final-laurdenetan Chemnitzek Casademont Zaragozari 50eko aldearekin irabazteak argi uzten du Rodrigo Pastore argentinarraren taldea zer egiteko gai den, Casademont Zaragoza Surneren antzeko taldea izanik Endesa Ligan.

Joaneko partidan, Zaragozan, Chemnitzek 34 puntuko aldeaz irabazi zuen (64-98) joko fisiko eta bizkorrarekin.

Surne Bilbao Melwin Pantzarren zain dago, igandean azken orduan galdu baitzuen Baskoniaren aurkako partida arazo fisiko baten ondorioz.

Partida ikusgai izango da ETB4en eta eitb.eus-en gaueko zortzietatik aurrera.