Bilbao Basket
Igandean, 12:30ean
Gescrap Bizkaiak 'Harkaitza' zulatu nahi du
Erredakzioa
Herbalife Kanaria Handia taldeari bisita egingo diote bizkaitarrek Las Palmasen. ACBn zortzi bisita egin dizkiote bilbotarrek Kanaria Handiari eta ez dute garaipenik lortu.
-
Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak Herbalife Kanaria Handiari bisita egingo dio igande honetan, Las Palmaseko Insular kantxan. Harkaitza-ko madarikazioarekin amaitu nahi dute bilbotarrek; izan ere, ACBn zortzi bisita egin dizkiote bizkaitarrek Kanaria Handiari eta ez dute garaipenik lortu.
Kanariako taldeak bere kantxan Gescrap beti hartu du mendean, baina Lagun Aroren eta Caja Laboralen aurkako azken neurketak ikusita, bizkaitarrak une goxoan heltzen dira Ligaren hasierara.
Sei fitxaketa berriak -Nikos Zisis, Fran Pilepic, Adrien Moerman, Lamont Hamilton, Milovan Rakovic eta Sergio Sanchez- taldearen dinamikan sartzeko zazpi aste izan ditu Fotis Katsikarisek. Jokoan kontrol gehiago eta erasoan aukera gehiago eman beharko diete fitxaketek taldeari.