Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Gescrapek bidea gehiago urratu nahi du Sofian

Erredakzioa

Bizkaiko taldea moralez gainezka joan da Bulgariara; izan ere, hamabi partida ofizialetan hamar garaipen lortu dituzte bilbotarrek denboraldi honetan.

00:18
Lukoil Academic-Gescrap Bizkaia, asteazkenean, ETB-1en eta eitb.comen
Armeec Arenan (17:00etan) bidea urratzen jarraitu nahi du Gescrap Bizkaiak, Eurocupeko azken 16en artean sartzeko. Horretarako Sofiara bidaia egin du talde bizkaitarrak. Hala ere, hurrengo faserako sailkapena nahiko bideratuta dute bilbotarrek, aurreneko bi jardunaldietan irabazita.

Bizkaiko taldea moralez gainezka joan da Bulgariara; izan ere, hamabi partida ofizialetan hamar garaipen lortu dituzte bilbotarrek denboraldi honetan. Gainera, Endesa Ligako azken partidan FIATC Joventut aise hartu zuten mendean, Bilbon.

Fotis Katsikarisen jokalariek eta Miribillako jarraitzaileek indarrak batu dituzte zailtasun ekonomikoei aurre egiteko. Horrela, 'beltzezko gizonek' historiako denboraldi hasierarik onena egin dute.

Asteazkeneko neurketari begira, Gescrapek Raul Lopez antolatzailearen baja du. Hala ere, Roger Grimau erantzun paregabea ematen ari da haren ordezko gisa. Raul denboraldiko jokalaririk onena izaten ari zen eta Grimauk postua eta rola aldatu behar izan ditu lekua betetzeko.

Bolada onarekin jarraitzeko Bilboko taldeak Lukoil harrigarria gainditu beharko du. Teorian multzoko talderik ahulena zen, baina lehen jardunaldian Belgacom Spirou (93-73) jipoitu zuen eta Montenegroko Buducnost (75-72) estu hartu zuen bigarrenean.