Bilbao Basket
Larunbatean, 18:00etan
Gescrapek goialdean jarraitu nahi du Fuenlabradan irabazita
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak Endesa Ligako azken-hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko du larunbat honetan, 18:00etan.
-
Gescrapek denboraldi honetan jokatutako partida bat. Arghazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak larunbatean (18:00etan) jokatuko du Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldiko partida Mad-Croc Fuenlabradaren aurka. Talde bizkaitarraren helburua zazpigarren garaipena lortzea da.
Mad-Croc Fuenlabrada Endesa Ligako sailkapeneko azken-hirugarren sailkatua da. Zortzi partidatik, bakarra irabazi du talde madrildarrak. Egoera arriskutsuan dago Fuenlabrada, Cajasolekin, Lagun Arorekin, eta CB Canariasekin berdinduta.
Bilbao Basket bolada onean dago. Orai bi aste, galdu egin zuen Real Madrilen aurka, baina bere ahala garaipenen bolada itzuli ziren, etxean FIATC Joventuti erreaz irabazita. Gainera, Eurocupean aise irabazten ari da orain arte jokatutako partidak. Sailkapeneko laugarren postuan dago Bilbao Basket sei garaipen eta bi porroteko balantzearekin. Valencia Basket (bigarren) eta Herbalife (hirugarren) taldeekin berdinduta dago, eta Real Madrilek bakarrik gainditzen ditu. Real Madril liderra da, eta oraindik ez du partidarik galdu Endesa Ligan.
Dena den, Gescrap Bizkaiak ez du konfidantzarik nahi Mad-Croc Fuenlabradaren aurka. Adrien Moerman zalantza da partida honetarako, "zaintiratua baitu eskuin orkatilan".