Gipuzkoa Basket
Larunbatean, 20:00etan
Lagun Aro, Blusens Monbusen etxean irabaztera behartuta
Erredakzioa
Sito Alonso entrenatzaileak taldean konfiantza du, eta behingoz oreka aurkitu duela uste du. Gipuzkoarrak berehala suspertu behar dira sailkapeneko azken postua atzean uzteko.
-
Argazkia: EFE
Lagun Aro GBC berehala suspertu behar da sailkapeneko azken postua atzean uzteko, eta horretarako Blusens Monbusen etxean irabazi behar dute donostiarrek.
Real Madril liderraren aurka partida interesgarria jokatu berri dute gipuzkoarrek eta aurreko norgehiagokan CAI Zaragoza hartu zuten mendean. Orain hobekuntza berretsi beharko du Donostiako taldeak galiziarren etxean irabazita.
Sito Alonso entrenatzaileak taldean konfiantza du, eta behingoz oreka aurkitu duela uste du.
Qyntel Woods amerikarraren irregulartasunak ezin du gehiago iraun, Lagun Aroren aulkiak teorian jokalaririk onena dena ordezkatzeko sakontasunik ez duelako.
Barneko jokoan kale egin dute donostiarrek denboraldi osoan zehar. Esparru horretan indartsu azaldu behar da Gipuzkoako taldea, bestela garaipena urrun izango delako.