Gipuzkoa Basket
Adierazpenak
Joventutek hiruko marratik duen arrikuaz ohartarazi du Alonsok
Redacción
Lagun Aro GBCko entrenatzaileak Joventuten arma nagusiak Gaffney, Oliver eta Fisher direla azaldu du.
-
Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzailea. EFE
Hurrengo aurkariaren, Joventuten, arriskuaz ohartarazi du gaur Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzaileak. Badalonako taldeak Illunbe bisitatuko du asteburuan. Zentzu horretan, Joventutek hiruko marratik dituen bolada onek partidak erabakitzen dituztela adierazi du Alonsok.
Alonsok Joventuten arma nagusiak Gaffney, Oliver eta Fisher direla azaldu du, baina taldearen kalitatea guztien gainetik dagoela erantsi du.
Lagun Aro Valentziari irabazi ostean indartsu dagoela esan du Aragoiko entrenatzaileak, eta asteko entrenamenduak ezberdinak izan direla gaineratu du.
"Bartzelonaren kontra jokatu baino lehen entrenamenduak ezberdinak zirela esan nuen eta, nahiz eta jipoia jaso, gauza bera pentsatzen jarraitzen dut eta larunbatean irabazi eta gero, are gehiago", azaldu du Alonsok. Morrisen fitxaketa oso erabilgarria izango dela adierazi du GBCko entrenatzaileak.