Itxi

Gipuzkoa Basket

19:15ean

Lagun Arok Kanarias gainditu eta sailkapeneko zulotik atera nahi du

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak lau garaipen lortu ditu azken sei partidetan. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek 19:15etatik aurrera.

  • Lagun Arok lau garaipen lortu ditu azken sei partidetan. Efe.

    Lagun Arok lau garaipen lortu ditu azken sei partidetan. Efe.

Lagun Arok azken asteetako maila onari eutsi nahi dio etxean Baloncesto Canarias taldeari irabazteko. Gipuzkoarren irabaziz gero, eta Fuenlabradak bere partida galduz gero, Donostiako kluba jaitsiera postuetatik aterako litzateke.

Sito Alonsoren taldea behin eta berriz ari da zulotik ateratzen gero berriro jausteko. Duelo 15 egun jaitsiera postuetatik atera zen hiru hilabetetan bertan harrapatuta egon eta gero UCAM Murciaren aurka lortutako garaipenari esker. Baina iragan astean berriro jausi zen zulora. Baskoniaren aurkako derbia galtzearen ondorioz.

Hala ere, gipuzkoarrak itxura ona ematen ari dira eta azken sei partidetatik lau irabazi dituzte. Ondorioz, sasoian ekingo diote Endesa Ligako azken txanpari.

Lagun Arok Fuenlabradak eta Manresak igandean jokatuko duten norgehiagokei arreta bereziz begiratuko die, bi talde horiek baitira euren arerio zuzenak sailkapeneko azken postuetatik alde egiteko. Fuenlabradak Uxue Bilbao Basketen kontra jokatuko du, eta bilbotarrek burua Eurocupeko finalean dutela aprobetxatzen saiatuko dira.

Cajasolen partida ere buruan izango dute, Malagako taldea bi garaipenera dutelako eta Real Madrilen kontra jokatu behar duelako. Gipuzkoarrek Cajasolek porrot egitea nahi dute sailkapeneko azken postuetatako borrokan sartzeko.