Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Lagun Arok matematikoki maila galtzea eragotzi nahi du
Erredakzioa
Igande honetan, playoff postuetan jarraitzea helburu duen Herbalife izango du aurkari, 13:00etan hasiko den partidan.
-
Lehen itzuliko Lagun Aro-Herbalife partidako irudia. Argazkia: EFE
Lagun Aro GBCk matematikoki maila galtzea eragotzi nahi du igande honetan Herbalife Gran Canaraiaren kantxan. Partida, 13:00etan hasiko da. Talde gipuzkoarrak partida hau irabazi beharko luke, eta Fuenlabradak berea galtzea, salbazioagatik borrokan jarraitzeko.
Qyntel Woodsen baja izango du Lagun Arok igande honetan. Mailari eusteko aukera gutxi ditu Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak, baina azken postua eragoztea ere garrantzitsua da, litekeena baita LEB mailan igoera lortuko duen talderen bat arazo ekonomikoengatik Endesa Ligara igo ezinda geratzea.