Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean, 13:00etan

Gipuzkoa Basketek aurrerapauso handia eman dezake Tenerifen

Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonek etxetik kanpora bigarren enurketa jarraian irabazteko abagunea izango dute, Murtzian erakustaldia eman ondoren.

  • GBC. Argazkia: EFE

    GBC. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basket sasoi onean helduko da Tenerifera, Murtzian garaipen sendoa lortu ondoren. Donostiako taldeak bolada onarekin jarraitu nahi du, eta Iberostar Kanaria taldearen kontra, sailkapenean aurrerapauso handia emateko abagunea izango du.

Bilbao Basket eta UCAM Murtziaren aurka garaipen sendoak lortu ondoren, Sito Alonsoren gizonek Kanaria sailkapenean gainditzeko aukera izango dute. Tenerifeko taldeak eta GBCk 3 garaipen eta 3 porrot dituzte, eta garailea indarturik irtengo da, playoffetako postuetan.

Jason Robinson sasoi onean dago, eta estatubatuarrak erasoan erabakigarria izango beharko du, berriz ere. Javi Salgadok eta Raul Netok, talde gidatu beharko dute, eta David Doblasek taula azpian agindu beharko du.

Hala ere, CB Kanariak jokalari onak dituela argi utzi du, denboraldi hasiera. Sekulic eta Blanco sasoi onean daude, eta Uriz nafarrak minutu oso onak jokatu ditu.