Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
GBC, norabidea aldatu nahian
Erredakzioa
Cajasolen aurkakoa partida "zaila" izango dela adierazi du Sito Alonso gipuzkoarren teknikariak.
-
Sito Alonso, GBCko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Gipuzkoa Basketek Cajasoli egingo dio bisita larunbat honetan (19:15), Endesa Ligako 18. jardunaldian. Aurreko astean Estudiantesen aurka jasotako porrotaren ostean (72-61), norabidea aldatu beharrean dira gipuzkoarrak.
Sito Alonso GBCko entrenatzaileak partida "zaila" espero du, eta Sevillako taldea lehen itzuliko partidan baina askoz hobeto dagoela azpimarratu du.
Aurreko jardunaldian Koparako txartela lortzeko ametsari agur esan zion Donostiako taldeak, baina dagoeneko bigarren itzulia buruan dutela adierazi du teknikariak.