Gipuzkoa Basket
Igandean, 12:15ean
Bolada txarrari amaiera eman nahi dio GBCk, Manresaren aurka
Erredakzioa
2014. urtean garaipen bakarra lortu du GBCk, eta jokoak okerra egin du jardunaldiek aurrera egin ahala, lehen itzulian egindako ahaleginaren ondorioz seguru aski.
-
Sito Alonso, GBCko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Gipuzkoa Basketek Bruixa D'Or de Manresa hartuko du igande honetan Illunben, Endesa Ligako 21. jardunaldian, eta garaipena eskuratu nahi dute gipuzkoarrek. Jarraian sei porrot jaso dituzte, eta katalanen aurka bolada txar horri amaiera emateko aukera izango dute.
2014. urtean garaipen bakarra lortu du GBCk, eta jokoak okerra egin du jardunaldiek aurrera egin ahala, lehen itzulian egindako ahaleginaren ondorioz seguru aski. David Doblasek partida jokatu ahal izando du.