Gipuzkoa Basket
Igandean, 12:00etan
Gipuzkoa Basketek Bartzelona garaiezina hartuko du
Erredakzioa
Illunbe kantxa zaila izan ohi da katalanentzat, Donostiara denboraldiko momenturik onenean helduko diren arren.
-
Robinson partidako protagonista izango da / EFE.
Gipuzkoa Basketek denboraldiko Bartzelonarik onena hartuko du, igandean 12:00etan. Illunbeko kantxak arazoak sortzen dizkio normalean Bartzelonari, baina oso momentu goxoan helduko da Donostiara. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.
Urdinekoak Bartzelonari garaitzeko zorian egon ziren joaneko partidan. 2006/07 denboraldian, Bartzelonan irabaztea lortu zuen GBCk. Izan ere, ohikoa da alde txikia egotea bien arteko neurketetan.
Iaz, Gipuzkoa Basketen denboraldirik kaskarrenean, puntu bateko aldearekin galdu zuten donostiarrek, ia partida osoan zehar nagusi izan ostean.
Sito Alonsoren taldea bajekin helduko da partidara. Mikel Motosek eta Anthony Winchesterrek ez dute jokatuko. Raul Neto azken momentura arteko zalantza izango da, giharretako arazoengatik. Antolatzaileak prest egon nahi du hurrengo jardunaldian Murtziaren aurka jokatzeko, aurkari zuzena da eta.