Gipuzkoa Basket
Larunbatean, zuzenean (19:15)
Gipuzkoa Basketek playoffen ametsari eutsi nahi dio Fuenlabradan
Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak hiru garaipen jarraian lortu ditu azken jardunaldietan, eta sailkapeneko goiko postuetara begira daude.
-
David Doblas denboraldi brobila egiten ari da. Efe.
Fuenlabrada eta Gipuzkoa Basket taldeen arteko partidak goi-mailako lehia ekarriko du Endesa Ligako bi saskiratzaile onenen artean: Andy Panko (18 puntu) eta Jason Robinson (16.6).
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek larunbatean, 19:15etan hasita.
Bi taldeen arteko norgehiagoka interesgarria izango da oso, bai batzuek eta bai besteek asko baitute jokoan: donostiarrak gailenduz gero, playoffetan sartzeko aukerei eutsiko diete; eta garaipena madrildarrek lortzen badute, berriz, jaisteko arriskua ia guztiz aldenduko dute.
Sito Alonsoren taldea denboraldi bikaina egiten ari da: hiru garaipen jarraian lortu ditu azken jardunaldietan, eta sailkapeneko goiko postuetara begira daude.
Taldeko lan onaren ondorio dira azken jardunaldietako emaitza on horiek, eta goraipatzekoa da David Doblas pibotak egindako lana, besteak beste. Kantabriarra sasoi onena duen estatuko pibota da, eta aurreko urteetan talde txikietan egindako lanaren saria jasotzen ari da orain.