Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basketek Estudiantes hartuta esango dio agur Ligari

Erredakzioa

Sito Alonsok ez du kontratua berrito eta baliteke hurrengo denboraldian Donostiatik urrun egotea. Beste horrenbeste gertatzen da taldeko zenbait jokalarirekin, denboraldi bikaina egin ondoren.

  • Marko Banic (Estudiantes) eta Julen Olaizola (GBC). Argazkia: Efe.

    Marko Banic (Estudiantes) eta Julen Olaizola (GBC). Argazkia: Efe.

Gipuzkoa Basketek bere historiako bigarren denboraldi onenari amaiera emango dio igandean, Illunben Tuenti Estudiantes hartuta. Sailkapenari begira, neurketak ez dauka inolako garrantzirik, baina Donostiako taldeko zenbait kideren agurra izan daiteke.

Titulurako playoffak jokatzeko txartel guztiak banatuta, gipuzkoarrek sailkapenean gora egin nahi dute. Horretarako, madrildarrak gainditu eta Joventutek Valentzia Basketen aurka galtzea behar dute.

Hori guztia beteko balitz, GBCk bere historiako bigarren sailkapenik onena lortuko luke, eta 16 garaipen izango lituzke, duela bi urte ACBko titulurako playoffetan sartu zenean lortutakoak baino hiru gutxiago.

Partida zenbait jokalariren eta Sito Alonso entrenatzailearen agurra izan daiteke. Alonsok ez du kontratua berritu, eta baliteke datorren denboraldian Europako talde handi batean izatea. Gauza bera gerta daiteke zenbait jokalariren kasuan, aurtengo denboraldi bikainaren ondorioz euren balioak gora egin baitu.