Itxi

Gipuzkoa Basket

Larunbatean, 18:30ean

GBCk aurreneko garaipena eskuratu nahi du, MoraBanc Andorraren aurka

Erredakzioa

Jaume Ponsarnauren taldeak ez du batere ondo hasi, eta orain arte jokatutako bost partidetan ez du garaipenik lortu.

  • David Doblas, Unicajaren aurka. Argazkia: EFE

    David Doblas, Unicajaren aurka. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek MoraBanc Andorrarekin neurtuko ditu indarrak larunbat honetan, Endesa Ligako seigarren jardunaldiko partidan (18:30). Gipuzkoarrek aurreneko garaipena dute helburu.

Jaume Ponsarnauren taldeak ez du batere ondo hasi, eta orain arte jokatutako bost partidetan ez du garaipenik lortu. Gipuzkoarrak kaskar aritu dira defentsan zein erasoan, eta batazbesteko 64 puntu sartu dituzte. Andorrako taldea azkenaurreko postuan dago.

Hori gutxi ez balitz, baja ugari ditu entrenatzaileak: Jordi Grimau, Taquan Dean, Iarochevitch eta Dani Diez. Aurreneko biak jokatzeko prest egotea espero du GBCko teknikariak.