Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean, 12:00etan

Ponsarnauk ez du Unicajaren aurka amore eman nahi

Erredakzioa

Entrenatzailearen esanetan, GBCren defentsa izango da aurkaria gainditu ahal izateko gakoa.

  • Jaume Ponsarnauren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Jaume Ponsarnauren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek Unicaja hartuko du igande honetan, Endesa Ligako 21. jardunaldian (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera). Neurketari buruz Jaume Ponsarnau GBCko entrenatzailea mintzatu da, eta berez ustez "lehiakor izan nahi duten" erakusteko azterteka izango da gipuzkoarrentzat. Ez du amore ematen.

Unicaja "aldatzen ari den" taldea dela azpimarratu du. "Aurkariak jokatzen ez duenean zigortzeko baliatzen du", adierazi du.

Joan Plazaren taldeak lidergori eutsi nahi dio Donostian. Ponsarnauren esanetan, GBCren defentsa izango da aurkaria gainditu ahal izateko gakoa. Mikel Motos ez beste guztiak norgehiagoka jokatzeko daude, eta, horregatik, pozik agertu da Ponsarnau.