Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandean, 18:00etan

Garrantzizko partida jokatuko du GBCk Montakit Fuenlabradaren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Igandean irabaziz gero, bideratuta utziko luke Jaume Ponsarnauren taldeak salbazioa.

  • Jaume Ponsarnau GBCko entrenatzailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Jaume Ponsarnau GBCko entrenatzailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basket denboraldiko unerik kaskarrenean dago jarraian lau porrot jasota. Igandean garrantzi handiko partida jokatuko dute gipuzkoarrek Montakit Fuenlabrada sailkapen nagusiko azken sailkatuaren aurka.

Porrot mingarriak jaso ditu GBCk etxetik kanpo jokatutako azken bi partidetan eta Donostia Arenan ere galtzaile atera da azken bi neurketetan. Igandean irabaziz gero, bideratuta utziko luke Jaume Ponsarnauren taldeak salbazioa.