Gipuzkoa Basket
Bizkaia Arenan
Bilbao Basket-Lagun Aro GBC (88-62): Bilbotarren garaipena
Josu Bilbao
Erredakzioa
Bilbotarren defentsa eta erasoa bikaina izan da partida osoan zehar eta Lasoren mutilak ezin izan dute Chris Warren gelditu. Warren (21 puntu) eta Banic (14 puntu, 12 errebote) onenak izan dira.
Bilbao Basketek irabazi du gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko derbia. Chris Warrenek eta Marco Banicek ondo zuzendu dute taldea eta Katsikarisen mutilek 88-62 irabazi dute partida. Lagun Aro ez da bilbotarren erasoa gelditzeko gai izan.Bizkaitarrak oso serio hasi zuten partida eta jaurtiketa asko saskiratzen gainera. Chris Warrenek eta Javi Rodriguezek taldea lehen laurdenean ederki zuzendu zuten eta gipuzkoarrek ezin izan zuten Bizkaia Bilbao Basketen erasoa gelditu (23-18).
Bigarren laurdenean, Ricardo Urizen ekarpenarekinLagun Aro izartzen hasu zela zirudien, baina donostiarrak falta gehiegi egiten jarraitu zuten eta Banic, Blums eta Warrenek ez zituzten haien jaurtiketak huts egin. Atsedenaldira bizkaitarrak 14 puntuko aldearekin joan ziren (48-34).
Hirugarren laurdenean Katsikarisen mutilek 20 puntuko aldea lortu zuten (59-39), berriz ere Chris Warrenen laguntzaz, baina Pablo Lasok zuzendutako taldeak 0-7 partziala lortu zuen eta markagailuan hurbildu ziren donostiarrak. Hala ere, Seibutisen hiruko batek hirugarren laurdenaren amaieran, partida erbakita utzi zuen (74-53)
Azken laurdena, garrantzia gutxiko laurden bat izan zen eta markagailua 88-62 gelditu zen. Garaipen honekin, bilbotarrak aurrera pausu bat eman dute sailkapenean gora egiteko. Gipuzkoa Basketek, hurrengo partidara arte itxaron beharko du, salbazioa den helburu hori mantentzen jarraitzeko.
Fitxa teknikoa:
88 - Bizkaia Bilbao Basket (23+25+26+14): Javi Rodríguez (5), Warren (21), Mumbrú (10), Hervelle (3) y Moiso (7) -cinco inicial-; Salgado (7), Blums (8), Banic (14), Markota (5), Seibutis (7) eta Vázquez (1).
62 - Lagun Aro GBC (18+16+19+9): Sergio Sánchez (5), Barbour (8), Panko (11), Ignerski (11) y Doblas (6) -cinco inicial-; Uriz (2), Domen Lorbek (3), Detrick (4), Hopkins (-), Miralles (8) eta Rai López (4).