Gipuzkoa Basket
Illumben
Lagun Aro-Valentzia (76-83): Gipuzkoarrek galdu egin dute etxean
Josu Bilbao
Erredakzioa
Donostiako taldeak ezin izan du Power Electronisc Valentzia gainditu nahiz eta azken minutura arte partidua irabazteko borrokan ibili diren Lasoren mutilak.
Lagun Arok ezin izan du emaitza on bat atera Illumben, Spahijaren Valentzia indartsuaren aurka. Gipuzkoako taldeak hala ere, ez du etsi eta azken momentura arte partida irabazteko borrokatu du. Gipzukoa Basketek ezin izan ditu De Colo eta Rafa Martinezen lan bikaina gelditu
Partida ez zen ongi hasi Lasoren mutilentzat, izan ere Valentziako gizonek haien kalitatea erakutsi baitzuten hasierako minutuetan. Kanpoko taldeak, markagailuan aurretik jartzea lortu zuen (2-7) eta bazirudien partida ildo horretatik joango zela. Hala ere, donostiako taldeak aurre egin zion Spahijaren taldeari eta lehen laurdenean berdinduta ibili ziren. (11-11, 16-15). Ignerski jaurtiketak saskiratzen hasi zen eta berak lortutako 8 puntuei esker Lagun Aro aurretik joan zen bigarren laurdenera (20-19)
Bigarren laurdenaren hasieran, Lasoren gizonek haien aurpegi onena erakutsi zuten markagailuan 6 puntuko aldea lortuz (27-21) batez ere, Barbourren lan onari esker. Hala ere, Valentzia jokalariak aldatzen hasi zen eta saskiraketa errazagoak lortu zituen. Nielsen, De Colo eta Rafa Martinez haien kalitatea erakusten hasi ziren eta Valentzia aurretik joan zen atsedenaldira 36-44.
Hirugarren laurdenean donostiarrak markagailuan hurbiltzea lortu zuten 7-0eko partzialaz eta batez ere Ignerskiren saskiraketei esker (46-48). Spahijaren taldeak ere, gauzak ondo egin zituen hirugarren laurdenean eta 11 puntuko aldea lortu zuten 48-59 baina Lagun Arok markagailuan behetik 6 puntuko aldeaz soilik joan ziren azken laurdenera (56-62).
Azken laurdenean valentziarrak erritmo biziagoa jarri zuten eta 13 puntuko aldea lortu zuten De Coloren lan onari esker (60-73). Hala ere etxeko taldeak ez zuen etsi eta bi minutu gelditzen zirenean partida bukatzeko, 73-77ko markagailua jarri dute, Power Electronicsen 4 puntura jarriz. Azken jaurtiketak ez ziren saskira sartu eta azkenean gipuzkoarrek 76-83 galdu zuten partida.
- Fitxa teknikoa:
76 - Lagun Aro GBC (20+16+20+20): Uriz (5), Detrick (4), Panko(11), Ignerski (17) y Doblas (8) - hasierako bostekoa-; Sergio Sanchez,Rai Lopez (2), Barbour (17), Lorbek, Hopkins eta Miralles (12).
83 - Power Electronics Valentzia (19+25+18+21): De Colo (17), RafaMartinez (16), Claver (2), Pietrus (2) y Perovic (14) -hasierako bostekoa-; Simeon (7), Marinovic, Kelati (7), Nielsen (8) eta Lishchuk(10).