Gipuzkoa Basket
ACB Liga
Kanaria Handia-Lagun Aro: Finalak bakarrik geratzen dira
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Zortzi ihardunaldi falta dira ACB Ligako fase erregularra bukatzeko eta Gipuzkoa Basketek finaltzat jo ditu denboraldi amaierara arte geratzen zaizkion partida guztiak.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Kanaria Handia taldeari egingo dio bisita igande honetan 13:00etan (penintsulako ordutegia). Final bat jokatzea modukoa izango da partida hau Pablo Lasoren mutilentzat jaitsiera postuan dagoen Xacobeo Blu:sensek baino garaipen bat gehiago bakarrik baitu talde gipuzkoarrak.
Kanaria Handia bederatzigarren postuan dago 12 garaipenekin eta garaipen bakarrera du zortzigarren postuan dagoen DKV Joventut. Beraz, ez du eginkizun erraza izango Gipuzkoa Basketek.