Gipuzkoa Basket
Georgiako pibota
Lagun Arok Tsikitishvili aurkeztu du
Erredakzioa
Taldeak, bestalde, Ford Burgos hartu zuen mendean asteazkenean jokatutako partidan (72-75).
72 eta 75 irabazi zuen asteazkenean Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Burgosen lagunartekoa. Tsikitishvili pibotaren aurreneko partida izan zen.
Eguardian aurkeztu dute jokalaria San Sebastian Arena 2016-an. Georgiakoa izanagatik, euskaraz hitzen bat edo beste ikasi du dagoeneko, kazetariak euskaraz agurtu baititu. 25 urte ditu eta sekulako mutil puska da. Bi metro eta 13 zentimetro ditu altueran. Urtebete jokatuko du Donostian.