Itxi

Gipuzkoa Basket

Pibot nigeriarra

Danny Agbelese Gipuzkoa Basketera itzuli da

Agentziak

27 urte ditu, 2,06 metroko altuera eta pibot postuan jokatzen du. Bigarren aroa beteko du talde gipuzkoarrean, 2015-2016. denboraldiko azken bost hilabeteak jokatu baitzituen Donostiako taldean.

  • Danny Agbelese. Argazkia: Gipuzkoa Basket

    Danny Agbelese. Argazkia: Gipuzkoa Basket

Gipuzkoa Basketek Danny Agbelese nigeriarra fitxatu du datorren denboraldirako. Jokalariak urtebeterako kontratua sinatu du, eta bigarren aroa beteko du talde gipuzkoarrean, 2015-2016. denboraldiko azken bost hilabeteak GBCn jokatu baitzituen.

Fitxaketa honekin zortzi jokalari ditu jada Gipuzkoa Basketek. Txapelak jartzen eta defentsako lanean oso trebea da. Espainiako ligan jokatu ostean Italiako Brindisi taldeak fitxatu zuen, eta hortik frantziako Pau Orthez historikora.