Gipuzkoa Basket
ACBko 4. jardunaldia
Lagun Aro-Estudiantes (75-59): Hirugarren garaipena donostiarrentzat
Erredakzioa
Pablo Lasoren gizonek garaipen erosoa lortu dute etxean. Miralles eta Tskitishvili izan dira onenak, biak 15 punturekin.
Jarraian bere hirugarren garaipena eskuratu du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek, Ligan, San Sebastian Arenan Estudiantes gaindituta (75-59).
Gaizki hasi da&' || 'nbsp; partida gipuzkoarrentzat, baina Andy Pankok lehen laurdeneko azken segundoan sartutako hirukoak aldeak murriztu ditu (15-20). Gipuzkoa Basketek bigarren laurdenean hobetu du, 12-2ko partzialari esker.
Hirugarren laurdenean goitik behera nagusitu da Donostiako taldea (60-43) eta azkenengoan erritmoari eutsi dio. Azkenean, merezitako garaipena. Miralles eta Tskitishvili izan dira onenak, biak 15 punturekin.
- Fitxa teknikoa:
75 - Lagun Aro GBC (15+19+26+15): Uriz (5), Panko (13), Miralles (15), Doblas (5), Baron (11) -hasierako bostekoa-, Salgado (10), Kone, Sanchez, Lorbek (1), Tskitishvili (15)
59 - Asefa Estudiantes (20+13+10+16): Ellis (14), Asselyn, Welsch (10), Granger (2), Caner-Medley (11) -hasierako bostekoa-, Gabriel (6), Oliver, Clark (2), Jasen (8), Fernández (2), Sergio Sánchez (4), Marc Blanch.