Gipuzkoa Basket
ACB
Lagun Aro-Valentzia (75-82): Denboraldiko lehen porrota etxean
Erredakzioa
Gorabehera handiko partida izan da eta azken laurdenean Svetislav Pesicen taldea nagusitu da.
Lagun Aro GBCk denboraldiko bere lehen porrota jaso du etxean, zaleen aurrean. 75-82 galdu dute donostiarrek Power Electronic Valentziaren aurka.
Lehen laurdena parekatsua izan da (20-23). Valentziarrek markagailuan ihes egin dute bigarren zatian, hein handi batean, Rafa Martinez eta Javtokas jokalariei esker.
Lasoren gizonak atsedenaldiaren ostean suspertu dira (46-40), baina neurketako azken hamar minutuetan Svetislav Pesicen taldea nagusitu da.
Lagun Aro ACB Ligako sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan da.