Gipuzkoa Basket
Igandean, DKVren aurka
Lagun Aro: Pablo Lasok bere 100. partida zuzenduko du ACBn
Erredakzioa
Pamesa Valentziarekin debutatu zuen entrenatzaile arabarrak, 2004-2005 denboraldian.
Lagun Aro GBCko Pablo Laso entrenatzaileak bere 100. partida zuzenduko du igande honetan ACBn, DKV Joventuten aurka hain zuzen ere.
Donostian lau denboraldi daramatza, hirugarrena ACBn. 2004-2005.ean debutatu zuen, Pamesa Valentziarekin. Orain arte 42 lortu eta 57 porrot jaso ditu. Laso, gainera, ACBko historikoetako bat da: Ligako historian asistentzia gehien eman eta baloi gehien berreskuratu dituen jokalaria da.