Itxi

Gipuzkoa Basket

Ilumben

Lagun Aro GBC-Kanaria Handia (74-66): Garaipen garrantzitsua

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek azken laurdenean garaitu dituzte kanariarrak Jimmy Baron eta David Doblasen lan bikainari esker. Donostiarrek Koparekin amesten jarraitzen dute.

Lagun Arok azken laurdenean erabaki du norgehiagoka Jimmy Baronen eta David Doblasen saskiraketei esker. Kanaria Handiak ezinizan du gipuzkoarren defentsa gainditu partidako momentu gehienetan eta donostiarrek garaipen garrantzitsua lortu dute (74-66).

Pablo Lasoren mutilek bikain hasi dute norgehiagoka, 7-2ko partzialarekin eta Jimmy Baronek lortutako saskiraketekin. Estatubatuarrak puntu garrantzitsuak lortu dite partida hasieran saskiratzaile ona dela erakutsiz, baina Savanñek erantzuna ekarri du Kanaria Handiarentzat (12-8). Gipuzkoarrek ondo kontrolatu dute markagailuan lortu duten aldea eta lehen laurdena 16-10 bukatu da.

Bigarren laurdenean Kanaria Handiak asko sakatu du erasoan eta Savanñek eta Carrolek min handia egin dute Lagun Aroren defentsan. Kanariarrek 23-19 markagailuan hurbiltzea lortu dute eta atsedenaldia baino lehen Judson Wallacen bi saskiraketa garrantzitsuk abantaila eman diote kanpoko taldeari (25-26).

Hirugarren laurdena oso gorabeheratsua izan da. Hasieran Kanaria Handia nagusi izan da Taurean Greenen lan bikainari esker, baina Baronek eta Salgadok 38-35ekoa jarri dute markagailuan. Hiruko marratik ondo egon dira Lasoren mutilak eta 44-35ekoa jarri dute etxekoen alde. Hala ere, kanpokoak gora etorri dira eta Jaycee Carrolen eta Bellasen saskiraketek abantaila eman diete kanariarreri azken laurdenerako gutzi falta zelarik. David Doblasen saskiraketa eder batek 49-48 jarri du markagailua azken laurdena baino lehen.

Azken laurdenean Jimmy Baron eta david Doblas izan dira protagonista nagusiak, lortutako saskiraketek garaipena eman diotelako Lagun Arori. Amerikarrak hiruko ederrak lortu ditu bere taldea markagailuan aurretik jartzeko eta Doblasek lan bikaina egin du taulapean. Azken emaitza 74-66koa izan da gipuzkoarrentzat, Koparekin amesten jarraitzeko balio dien garaipena hain zuzen ere.

Fitxa teknikoa:

74 - Lagun Aro GBC (16+9+24+25): Uriz, Jimmy Baron (26), Doblas (14), Panko, Miralles (6) -hasierako bostekoa-, Lorbek, Kone (3), Salgado (9), Tskitishvilli (6), Alfonso Sanchez (10) eta Lasa.

66 - Kanaria Handia 2014 (10+16+22+28): Green (8), Savane (10), Wallace (7), Jim Moran, Carroll (13) -hasierako bostekoa-, Bramos (6), Bellas (10), Nelson (5), Beiran (3) eta Xabi Rey (4).