Itxi

Gipuzkoa Basket

Asteazkena, 21:00etan

Unicaja-Lagun Aro GBC: Final baten modukoa

Erredakzioa

Lasok partidaren "garrantzia" azpimarratu du. Etxekoek finaltzat jo dute partida baina gipuzkoarrek ere. "Guretzat partida guztiak dira finalak".

Lagun Aro taldeko entrenatzaileak, Pablo Lasok, ez du inondik inora ikusten Unicajaren "ahultasuna". Andaluziarrak asteazkeneko Martin Carpenako neurketara (21.00etan) arazoekin helduko dira abenduko porroten ostean, baina euskaldunengandik garaipen bakar batera.

Lasok partidaren "garrantzia" azpimarratu du. Etxekoek finaltzat jo dute partida baina gipuzkoarrek ere. "Guretzat partida guztiak dira finalak".

Prestatzaile gipuzkoarrak, Ligako partidetako ohiko agerraldian, Malagako taldea "Euroligako taldea" gogoratu du.

Lasok Martin Carpena "kantxa garrantzitsua" dela azpimarratu du bai ACB-n eta baita Euroligan, Unicaza Top 16rako sailkatuta baitago.

Aurkariaren "errotazio zabala" goraipatu du entrenatzaileak, eta beretzat nork jokatuko duen jakitea zaila dela onartu du, "16 eta 17 jokalari erabili baitituzte dagoeneko".