Gipuzkoa Basket
Martin Carpena Pabilioia
Unicaja-Lagun Aro (69-56): Porrota, Malagan
Erredakzioa
Pablo Lasoren mutilek ezin izan dute talde andaluziarra gainditu eta beste porrot Batekin itzuliko dira etxera. Baron eta Doblas taldeko onenak izan dira berriz ere.
Lagun Arok ezin izan du Unicaja etxetik kanpo gainditu partida kaskar batean. Bi taldeek huts asko egin dituzte erasoan eta emaitza oso baxua izan da (69-56). Lehen laurdenean andaluziarrak pattal ibili dira eta gipuzkoarrak 13-18 jarri dira aurretik. Lasoren mutilek berdeen akatsak ondo aprobetxatu dituzte eta pixkanaka partidan sartzen joan dira.
Donostiarrak markagailuan hurbil mantendu dira partidan zehar, baina Freelandek lortutako puntuak erabakigarriak izan dira. Norgehiagokak akats mordoa izan ditu eta jaurtitze portzentaiak negargarriak izan dira bi taldeetan. Azken laurdenean Malagako taldeak nahiko sakatu du eta Lagun Arok ezin izan du puntuekin erantzun. Azkenean 69-56 etxekoentzat Gipuzkoa Basketen partida kaskar batean.
Fitxa teknikoa:
69 - Unicaja (13+19+13+24): McIntyre (9), Rodriguez (7), Blanco (2) Rubio (4), Freeland (13)- hasierako bostekoa- Printezis (9), Tripkovic (4), Jiménez (6), Archibald (5) eta Blakney (10).
56 - Lagun Aro GBC (18+6+14+18): Salgado (2), Panko (12), Miralles (6), Baron (15), Doblas (12)-hasierako bostekoa- Uriz (2), Kone (1), Sanchez (2), Tskitishvili (2) eta Lorbek (2).