Itxi

Gipuzkoa Basket

Fitxaketa

Mouhamed Barrok Delteco GBCn jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Pibot senegaldarra, 23 urte eta 2,05 metrokoa, Union Financiera Oviedotik dator.

  • Mouhamed Barro, Gipuzkoa Basketeko bigarren fitxaketa / Delteco GBC.

    Mouhamed Barro, Gipuzkoa Basketeko bigarren fitxaketa / Delteco GBC.

Mouhamed Barro fitxatu du Delteco GBCk. Pibot senegaldarra, 23 urte eta 2,05 metrokoa, Union Financiera Oviedotik dator. Gipuzkoa Basketeko bigarren fitxaketa da, Endesa Ligara itzuliko den denboraldirako.

Alberto Corbacho izan zen lehenengo fitxaketa.

Senegaldarra 2015-16 denboraldira arte egon zen Kanaria Handian. EBA Ligan, batez beste 12,7 puntu eta 8,6 errebote lortu zituen, eta lehen taldearekin Endesa Ligako lau partida eta Eurokopako zazpi jokatu zituen, 2014-15 denboraldian.

Gero, Union Financiera Ovierok fitxatu zuen. Bertan, Gipuzkoa Basketeko Dani Perez eta Miquel Salvorekin jokatu zuen.