Itxi

Gipuzkoa Basket

Fitxaketa

Vyacheslav Bobrov fitxatu du Delteco GBC taldeak, denboraldi baterako

Erredakzioa

Urtebeterako kontratua sinatu du talde gipuzkoarrarekin. Hegal-pibota da, 26 urte beteko ditu irailan eta Lituaniako Pieno Zvaigzdes Pasvalys taldetik dator.

  • Vyacheslav Bobrov. Argazkia: @gipuzkoabasket

    Vyacheslav Bobrov. Argazkia: @gipuzkoabasket

Delteco Gipuzkoa Basketek Vyacheslav Bobrov fitxatu du denboraldi baterako. Hegal-pibot postuan jokatzen du, 25 urte ditu, eta 2,03 metroko altuera du. Lituaniako Pieno Zvaigzdes Pasvalys taldetik dator.

Kantxaren bi hegaletan intentsitate handiarekin jokatzen du, errebote-hartzaile ona da, eta aurrez zein lepoz joka dezake taulapean. Gainera, Ukrainako selekzioarekin jokatzen du.