Gipuzkoa Basket
Igandean 12:30ean
Cajasol-Lagun Aro: Donostiarrek egoera irauli behar dute
Erredakzioa
Azken sei partidak galdu ondoren Pablo Lasoren mutilek garaipena behar dute Joan Plazaren taldearen aurka.
Gipuzkoa Basketek azken sei partidak galdu ostean garaipena behar du egoera aldatzeko. Aurkaria ere Errege kopatik at gelditu da eta mailari eusteko borrokan sartu da. Donostiarrek guztia eman beharko dute Cajasol gainditzeko, Sevillako taldea arriskutsua baita etxean batez ere.
Lasok jokalari guztiak prest ditu andaluziarren aurka aritzeko. Joan Plazak Calloway izan ezik beste gizon guztiak ere prest izango ditu, haien artean sasoi onean dagoen Louis Bullock.