Itxi

Gipuzkoa Basket

ACB Liga

Cajasol-Lagun Aro, (73-61): Beste porrot bat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek lehen laurdenean bakarrik eutsi ahal izan dio talde andaluziarrari. Cajasol gehiago izan da eta merezitako garaipena lortu du.

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek beste porrot bat jaso du ACB Ligan gaur Sevillan Cajasolen aurka 73-61 galdu ondoren. Gipuzkoarrek sailkapenaren behealdean jarraitzen dute zazpi garaipeneko eta hamabi porroteko balantzearekin.

Lehen laurdena oso berdindua izan da. Etxeko taldeak hasiera bikaina eman dio partidari 10-3 aurreratuta. Lagun Arok, ordea, azkar erantzun du eta aldeak murrizten hasi da laurdena bukatzeko minutu baten faltan norgehiagoka berdintzea lortu duelarik (13-13). Azken minutu horretan aurrea hartzea ere lortu du Pablo Lasoren taldeak. Lehen hamar minutuak Lagun Aroren aldeko 15-16ko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren laurdenean ez da aurretik aipatutako berdintasunik egon. Cajasol izan da jaun eta jabe. Gizpuzkoarrek gaizki jokatu dute eta andaluziarrak abantailak hartu eta handitzen hasi dira. Norgehiagoka 40-29ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldik bueltan Lagun Aro saiatu da aldeak murrizten azken laurdenean garaipena lortzeko aukeraren bat edo beste izateko, baina Cajasolek ez du arazorik izan aurrez lortu duen hamaika puntuko abantaila mantentzeko eta puntu baten areagotzeko. Hirugarren laurdena hamabi puntuko aldeaz bukatu zuen Cajasolen.

Azken laurdenak ez du mamirik izan. Cajasolek kontrolpean izan du Lagun Aro momentu oro eta ez du arazorik izan garaipena lortzeko. Azkenean, Cajasolek 73-61eko emaitzarekin lortu du garaipena.