Gipuzkoa Basket
Donostiarrak, krisian
Lagun Arok zortzi postu galdu ditu sailkapenean azken bi hilabeteetan
Erredakzioa
ACB Ligako zazpigarren porrota jarraian jaso zuten Pablo Lasoren mutilek eta jaitsiera postuetara asko hurbiltzen hasi dira.
Gipuzkoa Basketek zortzi posizio galdu ditu ligako azken bi hilabeteetan. Lasoren taldeak zazpi porrot daramatza jarraian eta Errege Kopa jokatzeko ametsetik, jaitsiera postuetara begiratzera pasa dira.
Donostiarrak azaroaren amaieran ACBn ezustekoa eman zezakeen taldea izatetik azken postuetako taldea izatera pasa dira bi hilabeteetan. Gipuzkoarrek zazpi porrot daramatzate jarraian eta ez dute jokoa hobetu, 12. jardunaldian Granada etxetik kanpo garaitu zutenetik.
Granadako partidatik Lagun Aro postu bat galtzen joan da jardunaldi bakoitzeko, punturik ez baitu lortu.