Gipuzkoa Basket
ACBko 21. jardunaldia
Estudiantes-Lagun Aro (88-81): Ezin izan dute ondo hasitakoa borobildu
Erredakzioa
Lasorenek ondo jokatu dute lehen zatian, baina atsedenaldiaren ostean behera etorri dira eta Casimiroren talde nagusitu da.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek denboraldiko 13. porrota jaso du Estudiantesen aurka 88-81 galduta. Intentsitate handiko lehen zatia eskaini dute madrildarrek eta gipuzkoarrek. Ondo jokatu dute biek eta markagailuan gorabehera handiak eman dira. Hobeto hasi dute etxekoek, baina suspertu da GBC eta lehen laurdenean hamar puntuko errenta lortu du (15-25), hein handi batean Javi Salgadori esker.
Bigarren laurdena berdintsuagoa izan da eta Luis Casimirosen gizonek partida berdintzea eta baita markagailuan aurretik jartzea lortu dute ere. Baina Salgadoren hiruko bati esker hiru puntuko aldearekin ekin dio Lagun Arok bigarren zatiari (40-43).
Lasoren taldea behera etorri da hirugarren laurdenean. Aurkariak, ordea, konfiantza berreskuratu du eta markagailuan urrundu da (69-64). Eta azken laurdena Estudiantesena izan da argi eta garbi. Konfiantza eta gogoekin partida irabazi du Madrilgo taldeak.
Miralles (Lagun Aro) eta Caner-Medley (Estudiantes) izan dira neurketako saskiratzaile onenak, biak 23 punturekin.
Fitxa teknikoa:
88 - Asefa Estudiantes (15+25+29+19): Asselin (14), Welsch, Granger (6), Sánchez (3) y Caner-Medley (23) -cinco inicial-, Oliver (3), Ellis (19), Clark (15) y Jasen (5).
81 - Lagun Aro GBC (25+18+21+17): Panko (14), Miralles (23), Doblas (5), Salgado (11) y Baron (9) -cinco inicial-, Kone (6), Tskitishvili, Uriz (6) y Lorbek (7).