Itxi

Gipuzkoa Basket

Valladolid

Blancos de Rueda-Lagun Aro GBC (90-73): Aukerarik gabe

Erredakzioa

Donostiarrek azken hiru partidak galdu dituzte. Valladoliden aurkakoan hasieratik markagailuan atzetik izan dira Pablo Lasoren jokalariek.

Lagun Aro GBCk ezin izan du Blancos de Rueda Valladolid gainditu eta porrot argia jaso du (90-73).

Pablo Lasoren taldeak aste beltza itxi du, hiru porrot jaso dituztelako jokatutako hiru partidetan. Jaitsiera-postuak lau partidara izaten jarraitzen dute.

Donostiarrak partidatik kanpo izan dira aurreneko bi laurdenetan. Hirugarren laurdenean, hobera egin dute jaurtiketa libreei esker. Hala ere, garaipena etxekoentzat izango zela nahiko argi zeuketan zaleek.

Horrelaxe izan da, azken laurdenak Valladolidekoen garaipena zenbatekoa izango zen zehazteko balio izan duelako bakarrik.

Fitxa teknikoa:

90 - Blancos de Rueda Valladolid (22+18+25+25): Van Lacke (9), Baéz (16), Dumas (8), Robinson (7), Slaughter (17) -hasierako bostekoa- García (11), Isaac López (7), Martín (8) Eduardo Ruiz (5) eta Maxi Stanic (2).

73- Lagun Aro GBC (15+16+19+23): Uriz (3), Panko (15), Miralles (7), Doblas (5), Baron (8) -hasierako bostekoa-, Salgado (3), Kone (15), Lorbek (7) eta Sánchez (10).