Gipuzkoa Basket
Igandean, 12:30ean
Power Electronics-Lagun Aro: Aurkari indartsu baten etxean
Erredakzioa
Pablo Lasok argi utzi du Pesicen taldea faborito argia dela. Hala ere donostiarrek ezustekoa eman nahi dute valentziarren nekeaz aprobetxatuz.
Gipuzkoa Basketek aurkari gogorra izango du aurrean, Power Electronics Valentzia sailkapeneko hirugarren postua mantentzeko lehian dagoelako. Hala ere, donostiarrek garaipena lortu nahi dute, talde laranjaren ahulezia aprobetxatuz, Valentziak Real Madrilen aurka Euroligako partidak jokatu baititu aste honetan. Lasok bi urte gehiago luzatu du Lagun Arorekin duen akordioa eta argi utzi du prentsaurrekoan laranjak direla fabortioak igandean. “Real Madrilen aurkako norgehiagokak ikusi dituenak badaki defentsan oso sendoa dela Power Electronics. Gainera Pesicekin soilik partida bat galdu dute, talde landua da.” adierazi du gasteiztarrak.