Itxi

Gipuzkoa Basket

Alacanten

Meridiano-Lagun Aro (87-76): Gipuzkoarrak, ezinean

Erredakzioa

Pablo Lasoren mutilek ezin izan dute Alacanteko taldearekin. Heurtelek eta Hasbrouckek nahi bezaian beste puntu lortu dituzte donostiarren defentsa biguna izan baita.

Lagun Arok beste porrot bat eraman du etxetik kanpora, Meridianok intentsitate gehiagorekin jokatu baitu partida osoan. Hansbrouckek eta Heurtelek saskiraketa jarri dituzte etxekoentzat eta donostiarrek ezin izan dute markagailua irauli.

Donostiarrek ondo hasi dute norgehiagoka 0-5ekoarekin, baina Vidorretaren mutilek 9-0eko partziala lortu dute jarraian partidako erritmoa aldatuz. Hasbrouckek ondo gidatu du Alacanteko taldea erasoan eta etxekoak nagusi izan dira taula azpian 22-19koa jartzeko lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean Meridianok agintzen jarraitu du Heurtelen eta Rancicen saskiraketei esker, baina Lagun Aro jokoan sartzen joan da eta erritmo motelagoa ezarriz markagailuan hurbiltzen hasi da. Pankok aurretik jarri ditu gipuzkoarrak hiruko eder batekin (41-43), baina Hasbroucek txirrinaren gainean lortutako saskiraketa bati esker etxekoak markagailuian goitik joan dira atsedenaldira (45-44).

Hirugarren laurdenean Vidorretaren mutilek berriro hartu dute norgehiagokaren kontrola, jokoan intentsitate gehiago ezarri dutelako. Llompartek ederki gidatu ditu Meridianoko mutilak eta 57-51 jarri dira agintzen. Gipuzkoa Basketek markagailua ezin izan du irauli eta Alacanteko taldeak 11 puntuko aldea lortu du azken laurdena baino lehen (68-57).

Azkenengo laurdenean partidak berdin jarraitu du etxeko taldeak asko sakatu duelako erasoan eta gipuzkoarrek ez dituztelako saskiraketa sartu. Heurtelek eta Hasbrouckek puntu garrantzitsuak lortu dituzte eta garaipena Meridianok eskuratu du, donostiarrek ez baitiete arazo gehiegi sortu. Azken emaitza 87-76koa izan da.

Fitxa teknikoa:

87 - Meridiano (22+23+23+19): Llompart (7), Hasbrouck (19), Stojic (9), Doellman (8), Andriuskevicius (9) -hasierako taldea- Popovic (8), Heurtel (17), De Miguel (2), Cazorla, Rancik (6), Urtasun (2).

76 - Lagun Aro (19+25+13+19): Salgado (8), Sanchez (3), Panko (18), Miralles (4), Doblas (18) -hasierako taldea- Baron (11), Uriz (2), Lorbek (10), Kone (2), Lasa.