Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basketek ezin izan dio mailari eutsi, Real Madrilen aurka galdu ondoren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sergio Valdeolmillosek gidatutako talde gipuzkoarrak Endesa Ligako taldea izateari utzi dio, Real Madrilen aurka porrota jasota (76-95).

1:00
Delteco GBC - Real Madril

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka Illunben, Endesa Ligako azken jardunaldian. Hortaz, aurreko emaitzen ondorioz eta jardunaldi erabakigarri honetan lortutako porrota dela eta, talde gipuzkoarrak ezin izan dio mailari eutsi, eta adio egin dio Lehen Mailari.

Etxekoek aurrea hartu dute hasieran, kantxan Bobrov, Perez, Zeislof, Nevels eta Burjanadze zirela, eta ez dute edonola egin, Zeisloften hiruko batekin abiatu baitute partida. Real Madrilek, ordea, bere nagusitasuna erakutsi du ondoren, eta 21-24 bukatu du lehen zatia.

Gipuzkoa Basketek aldea gehiegi ez handitzea zuen helburu, mailari eusteko aukera izaten jarraitzeko. Beraz, biak ala biak aritu dira berea defendatu nahian, eta, azkenik, 37-48 bukatu dute bigarren zatia.

Atsedenaldiaren ostean, Sergio Valdeolmillosen taldeak estutu egin du, Endesa Ligako taldea izaten jarraitzeko, baina Real Madrilek ez dizkio gauzak batere erraz jarri, eta hirugarren laurdenean ere eutsi dio aldeari (63-73ko emaitzarekin bukatu da).

Azken eta laugarren laurdenean, tamalez, ez da bestelako ezusterik izan. Aldeak bere horretan jarraitu du, eta Gipuzkoa Basketek borrokan jarraitu du, baina aurkaririk gogorrena zuen aurrean mailari eusteko irabazi behar zuen azken partida horretan. 76-95eko emaitzarekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:

76.- Delteco Gipuzkoa Basket: Rebec (10), Nevells (10), Dani Perez (2), Burjanadze (13), Barro (3), Zeisloft (13), Sekulik (12), Vobrov (4), Van Lacke, Corbacho (3), Maiza eta Salvo (6).

95.- Real Madril: Campazzo (12), Taylor (10), Rudy Fernandez, Randolph (15), Tavares (2), Llull (2), Ayllon (14), Deck (5), Thompkins (3), Causeur (18), Felipe Reyes (9) eta Carroll (5).