Itxi

Gipuzkoa Basket

Igoera

Gipuzkoa Basketek Endesa Ligara igotzea lortu du

Erredakzioa

Espainiako Saskibaloi Federazioak igoera faserik ez jokatzea eta sailkapeneko lehen bi postuetan zeuden taldeak mailaz igotzea erabaki du.

  • Delteco Gipuzkoa Basket

    Delteco Gipuzkoa Basketeko jokalariak, garaipen bat ospatzen. Argazkia: GBC

Delteco Gipuzkoa Basket Endesa Ligara igo da. Espainiako Saskibaloi Federazioak erabaki duenez, ez da igoera faserik jokatuko Urrezko LEB, Zilarrezko LEB eta Emakumezkoen 2. Ligan. Ondorioz, ligak eten zirenean sailkapeneko lehen bi postuetan zeuden taldeak mailaz igotzea erabaki du.

Play-offak jokatzea "ezinezkoa" zela ikusi du Espainiako Saskibaloi Federazioak, eta bukatutzat eman ditu Urrezko LEB mailako, Zilarrezko LEB mailako eta Emakumezkoen 2. Ligako denboraldiak.

Urrezko LEB mailatik Endesa Ligara igoko diren bi taldeak Carramimbre CBC Valladolid eta Delteco Gipuzkoa Basket dira. Txapelketa eten zenean, Pucelako taldea zegoen lehen postuan, eta Delteco GBC zegoen bigarrenean.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena