Itxi

Gipuzkoa Basket

Sei urte Donostian

Ricardo Urizek agur esan dio Lagun Arori

Erredakzioa

Blancos Rueda Valladolidera itzuliko da joko-antolatzaikea, baina aurretik gutun bat idatzi du.

Ricardo Uriz joko antolatzaileak sei urte eman ditu Lagun Aro Guipuzkoa Basketen, baina etapa berri bat hastera doa (Valladoliden) eta bere agurrean gutun bat idatzi du.

Eskertuta agertu du Uriz, "Miguelekin (Santos) eta Porfirekin (Fisac)" proiektu honetan parte hartzeko konbentzitu zutelako, "presidenteekin, teknikariekin, laguntzaileekin, prestatzaile fisikoekin, delegatuekin, medikuekin, taldekideekin, bulegoko lankideekin, babesleekin, hedabideekin, zaleekin" eta bereziki "Uriz Peña"rekin. "Babesa" eman diotelako eta eurei esker "bizitza errazagoa" izan delako. Azkenik, "harro" dagoela aitortu du.

Klubak, bestalde, zilarrezko-intsignia emango diola jakitera eman du.