Gipuzkoa Basket
Donostian
Lagun Aro-Unicaja (92-95): Hirugarren porrota
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek ezin izan du Malagako taldea gainditu eta garaipena ezagutu gabe jarraitzen du. Andy Pankok 27 puntu lortu ditu, baina donostiarrek 3 puntugatik galdu dute.
-
Lagun Aro-Unicaja (92-95). Argazkia: EFE
Hiru partidatik hiru galdu ditu Gipuzkoa Basketek. "Sito" Alonsoren mutilek ezin izan dute Unicaja etxean gainditu eta hirugarren porrota hartu dute. Lehenengo zatian nagusi izan dira donostiarrak, baina atsedenaldia eta gero Malagako taldea gehiago izan da eta garaipena andaluziarrentzat izan da (92-95).
Unicajak ondo hasi du norgehiagoka 0-6ko partzialarekin eta "Sito" Alonsoren mutilak ezustean hartu dituzte andaluziarrek. Hala ere gipuzkoarrek markagailua iraultzea lortu dute Andy Pankok eta Raul Netok ederki gidatu baitute taldea erasoan 14-13koa jartzeko. Etxekoek markagailuan aurrea hartu dute eta aurreneko laurdena 27-22koarekin bukatu da.
Bigarren laurdenean Malagako taldeak gehiago sakatu du erasoan eta Sinanovicek puntu garrantzitsuak lortu dite 34-30ekoa jartzeko. Hala ere, Andy Pankok erakustaldia eman du erasoan eta gipuzkoarrak markagailuan aurretik mantendu dira atsedenaldira arte (46-45).
Atsedenaldiaren ostean Sergi Vidalek gidatu du donostiarren erasoa saskiraketa erabakigarriak lortuta, baina Malagako taldea sendoago egon da defentsan eta norgehiagoka berdindu egin da. Papamakariosek hiruko garrantzitsu bat lortu du eta hirugarren laurdena 70-68koarekin bukatu da.
Azkenengo laurdenean Valters izan da protagonista nagusia Unicaja taldean eta Lagun Arok defentsan asko sufritu du. Andy Pankok taldearentzat puntu garrantzitsuak eskuratu dite eta gipuzkoarrak markagailuan gertu mantendu dira. Hala ere, azkenengo minutuan Joel Freelandek bere kalitatea erasoan erakutsi egin du azken 92-95ekoa ezartzeko.
- Fitxa teknikoa:
92.- Lagun Aro GBC (27+19+24+22): Neto (9), Panko (27), Baron (11), Salgado (12), Betts (2)- hasierako bostekoa- Vidal (16), Lasa, Olaizola, Lorant (3), Adeleke, Papamakarios (8), Doblas (4).
95.- Unicaja (22+23+23+27): Fich (12), Rowland (5), Dardent (14), Freeland (22), Zoric (7)-hasierako bostekoa- Berni Rodriguez (8), Garbajosa (3), Silanovic (9), Saul Blanco (2), Peric, Valters (13).