Itxi

Gipuzkoa Basket

Igandea 12:15etan

CAI Zaragoza-Lagun Aro: Lehen garaipenaren bila

ERREDAKZIOA

Gipuzkoa Basketek CAI Zaragozarekin neurtuko ditu indarrak igande honetan. Denboraldiko lehen garaipena lortzea dute helburu.

  • Sito Alonso. Argazkia: EFE.

    Sito Alonso. Argazkia: EFE.

Lagun Aro azkenengoa da sailkapenean, izan ere, oraindik ez du neurketa bat bera ere irabazi. Aurreko urteetan CAI Zaragoza mendean hartzea lortu du, eta jardunaldi honetan Zaragozako taldearen aurka lehen garaipena eskuratu nahi dute donostiarrek.

Sito Alonsok jokalari guztiak kantxaratzeko moduan ditu. Jimmy Baron, hala ere, distantzia handiko jaurtiketetan portzentai txarrak izaten ari da eta horrek taldearen lana eragotzi dezake.

Talde gipuzkoarrak konfiantza maila oso baxu dauka azken neurketan, Estudiantesen aurka, aldeko 20 puntuko errenta galdu eta gero. Egoera hauek neurketa bukaera berdinduetan kalte egin diezaiokete donostiarrei.

Lagun Aro Zaragozaren aurka jokatutako lau neurketatik hiru irabazi ditu ACBn. Joan den irailean denboraldi-aurreko lagun arteko partida batean Aragoiko talde mendean hartzea lortu zuten 81-85.

Galduz gero, bosgarren porrota izango litzateke jarraian, historian donostiarren denboraldi hasiera kaskarrena. Beraz, norgehiagoka garrantzitsua egoerari buelta emateko.