Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Lagun Aro-Valentzia (80-86): Bosgarren porrota

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek zin izan dute garaipena eskuratu nahiz eta azken unera arte borrokatu. Donostiako taldeak ezin izan du De Colo gelditu eta frantziarrak puntu erabakigarriak lortu ditu.

  • Lagun Aro-Valentzia. Argazkia: EFE

    Lagun Aro-Valentzia. Argazkia: EFE

Lagun Arok ezin izan die zaleei etxeko aurreneko garaipena esquían Valentziak 80-86 irabazi baitu Ilunben. Gipuzkoa Basketek azken unera rate lehiatu du norgehiagoka, baina Nando De Colok sekulako erakuslatdia eman du erasoan eta valentziarrek garaipena eskuratu dute.

Partidaren agintea ez da argi egon azkenengo laurdenere arte. Lehenengo zatian bi taldeak ondo egon dira erasoan eta Pankok eta Rafa Martinezek puntuak lortu dituzte. Hala ere atsedenaldiaren ostean Valentziak errazago lortu dite saskiraketak eta azkenengo laurdenean De Colok erabakita utzi du neurketa. Lagun Arok denboraldiko bosgarren porrota jaso du.

Fitxa teknikoa:

80.- Lagun Aro GBC: Raulzinho (16), Vidal (15), Baron (5), Panko (20), Doblas (8) -hasierako bostekoa- Papamakarios, Betts (2), Salgado (10), Adeleke (4), Lorant, Lasa.

86.- Valentzia Basket: Rafa Martinez (21), Markovic (2), Claver (6), Lishchuck (5), Caner-Medley (16)- hasierako bostekoa- Ogilvy, Olmos, San Miguel, Faverany (6), Kuksiks, De Colo (28), Pietrus (2).