Gipuzkoa Basket
Igandea 12:30etan
Joventut-Lagun Aro: Garaipena premiazkoa da
ERREDAKZIOA
Lagun Arok jaitsiera postuetan dago eta Badalonan erreakzionatu beharra dauka zulotik ateratzeko.
-
Andy Panko ACB Ligan. Argazkia: EFE.
Donostiako taldearen egoera larritzeko modukoa da eta erantzun bizkor bat eman ezean txarrera egin dezake.
Badalona ez da lekurik aproposena egoerari buelta emateko, Salva Maldonadoren gizonak etxean primeran jokatzen ari baitira. Hala ere, Lagun Arok ez du inoiz amore ematen eta orain arte partida politak egin ditu kanpoan.
Zaragozari garaitzea ez da erraza, ezta ere Estudianteri 20ko aldea ateratzea bere etxean edo Real Madrili aurre egitea. Orain, Sito Alonsok sentsazio onak garaipen bihurtu gura ditu.
Badalonako kantxan Doblasek, Adelekek eta Bettsek gehiago eskaini beharko dute. Baron eta Salgado fin aritu beharko dira Sergi Vidal eta Andy Panko laguntzeko, izan ere, azken jokalari hauek taldeko giltzarri bilakatu dira.