Publizitatea
Itxi

2021/06/24

19:01

Gipuzkoa Basket

Bi urterako sinatu du

Lolo Encinasek zuzenduko du Gipuzkoa Basket datorren denboralditik aurrera

A. B. E. | EITB Media

Entrenatzaile donostiarrak bi urterako kontratua sinatu du Acunsa GBC taldearekin, azken bi denboraldietan Bilbao Basketen Alex Mumbruren teknikari laguntzaile izan ostean.

  • Lolo Encinas

    Lolo Encinas, Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea. Argazkia: Acunsa GBC

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lolo Encinas izango da Acunsa GBC taldeko entrenatzailea datorren denboralditik aurrera, teknikari donostiarrak bi urterako kontratua sinatu baitu Gipuzkoa Basketekin, klubak jakinarazi duenez.

Encinas Bilbao Basketeko entrenatzailea den Alex Mumbruren laguntzailea izan da azken bi denboraldietan, eta Bilboko klubak ostegun honetan egin du ofizial gipuzkoarrak ez duela taldean jarraituko.

2019an iritsi zen Encinas Bilbao Basketera Iraurgitik, bizkaitarrak Endesa Ligara igo ziren urtean. Lehenago Gipuzkoa Basketen laguntzaile lanetan ibili zen hamar urtez, Pablo Laso, Sito Alonso, Jaume Ponsarnau eta Porfi Fisac bezalako entrenatzaileen aldamenean. Orain, Acunsa GBC taldeko entrenatzaile nagusia izango da

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;